
Markel Ormazabal, kartzelatik irteten. (Argazkia: @xakue)
Larunbat goizean atera zen Ocañako espetxetik, sei urteko espetxe zigorra bete ondoren
Markel Ormazabal aske geratu zen larunbatean. Parte Zaharreko gaztea Jarrai, Haika eta Segiren kontrako auzian zigortu zuten beste hainbat gazterekin batera 2007an, eta geroztik kartzelan izan da. Bilboko Esperantza frontoian atxilotu zuen Ertzaintzak, Segiko kide izatea egotzita. Martutene, Valdemoro eta Ocañako espetxeetan pasa ditu sei urteak.
Ongi etorria eman zioten auzotarrek larunbatean bertan (Bideoa: Eskunabarrak). Irutxuloko Hitzako kolaboratzailea da Markel Ormazabal, espetxetik ere
Loretopetik atalean iritzi artikuluak idatzi ditu.