"Alerta gorrian gaude"
Babes Zibilak larrialdi egoera ezarri du. Udaltzainak abisua ematen ari dira Martutenen behin eta berriz, bozgorailu bidez: “Alerta gorrian gaude, eraman autoak leku seguruago batera”.
Auzotar asko kalean daude Pilar auzunean, ibaiari begira. Pilar auzunearen ondoko zubian, farola batek semaforo bat du itsatsita, eta argi gorria piztu dute; horrek esan nahi du, ibaia bere gorenera iritsi dela.





