
Joxe Antxustegi eta Txema Marimon. (Argazkia: Fortuna K. E.)
Fortuna Kirol Elkarteak 2012ko Kontxapuzoia ekimenean bildutako dirua Angelman sindromearen aurka borrokatzen duen elkarteari eman dio. Guztira, 2.260 euro bildu zituen Fortunak eta gaixotasunaren inguruan ikertzeko bideratuko ditu. Angelman sindromearen aurkako elkarteko kidea da Joxe Antxustegi, eta atzo berak jaso zuen dirua, Fortunako waterpolo saileko Txema Marimonen eskutik.