Arrantzaleen Kofradia itxi ez dadin neurriak hartzeko eskatuko du udal gobernuak
Auzi honek premiazko konponbide bat behar du duela uste du
Donostiako Arrantzaleen Kofradia itxi ez dadin neurriak hartzeko eskatuko du udal gobernuak erakunde adierazpen baten bidez. Hilaren 31n egingo den udalbatzan testuak beste alderdien babesa ere jasotzea espero du. Arrantzak sektorean eta hiriaren garapenean duen garrantzia aintzat hartuta, auzi honek premiazko konponbide bat behar duela uste du.
Donostiako Arrantzaleen Kofradiak abenduan jakinarazi zuen euren egoera ekonomikoki bideraezina dela eta, itxi beste aukerarik ez dutela. Testuinguru honetan, udal ordezkariak arrantzaleekin elkartu ziren. Udalbatzan aurkeztuko den erakunde adierazpena ere horretara dator, kofradiaren birmoldaketari aurki ekitea eskatzera.
Erakunde adierazpen horretan konpromisoa eskatuko diote Eusko Jaurlaritzari, lehenbailehen neurriak hartzeko, kofradia zabalik egon dadin behar den azpiegitura bermatuz. Ildo horretan, aurretik adostutakoari eustea ere eskatzen da, tartean hogei lanpostu berri sortzea ahalbidetuko litzatekeelako. Zentzu horretan, kofradiaren eraikina Eusko Jaurlaritzari utziko litzaioke behar diren birmoldaketak, egokitzapenak eta hobekuntzak egin ahal izateko. Lonja goitik behera birmoldatzea eta eraikin moderno bihurtu litzateke arraina saltzeko, eta berariazko beste zerbitzuak emateko ez ezik, zerbitzu turistikoak ere emateko. Eta kaia birmoldatuko litzateke arrantzontziak euren ingurunean jarrai dezaten eta eremu berriak sortzea ontzien igarotzerako moilak eskaintzeko.

