"Euskaraz surfeatu nahi dugu"
Groseko Indarra Surf Taldeak Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan parte hartu du. Bideo honetan Ethan Egiguren, Julen Egiguren eta Beñat Salaberria surflariek parte hartu dute. Olatuaren gainean ere euskaraz egin eta euskaraz irakurri nahi dutelako babestu dute gure egitasmoa.
Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke. Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.


