Lagun Aro GBCk kontratua eten dio Rihards Kuksiks hegalekoari
Lagun Aro GBCk kontratua eten dio Rihards Kuksiks hegalekoari. Letoniako jokalariak lehen denboraldia zuen Donostiako taldean. Klubak taldearen babes jokoa indartzeko fitxatu zuen. Esperantza handiak sortu zituen Kuksiksek, baina ez da espero bezala aritu. Lehen hilabetean ondo aritu bazen ere, bere jokoak behera egin du ligako azken bi hilabetean.

