Txomineko futbol zelaia aparkaleku bihurtu dute
Euri zaparradak eta eguraldi nahasia direla eta, Txomin Enea ere urez bete daiteke. Beraz, hainbat bizilagunek auzoko harrizko futbol zelaian utzi dituzte euren autoak. Zelaia aparkaleku bihurtuta, Urumeak gainezka egiten badu ere autoak dauden tokian seguru mantenduko direla espero dute. Izan ere, errepidea baino leku garaiagoan dago zelaia, eta 2011ko azaroko uholdeetan ura ez zen horraino iritsi. Bestetik, tren geltokiaren parean udaltzaingoaren unitate mugikorra jarri dute.

Txomin Enean udaltzaingoaren unitate mugikorra dago (Argazkia: Estitxu Zabala)


