(Bideoa) Egoera baretu egin da gauean
Urumea ibaia hazita doa, eta badaezpada adi ari dira egoera jarraitzen, baina denboralea baretu egin da. Martutenen atzo arratsaldeko itsasgorarekin iritsi zen larrialdi egoera. Gauean, ordea, 22:30ak aldera alarma egoerara itzuli dira; Urumeako uraren altuera jaisten hasi da-eta, 3,90 metrotik behera. Egoera baretu egin da.
19:00ak aldera 4,264 metroraino hazi zen Urumearen ur maila, eta horregatik ezarri zuen Babes Zibilak larrialdi maila. Krisi mahaiak Uholdeen Larrialdi Planaren 4 arrisku egoera aktibatu zuen, protokoloak markatzen duen bezala.
Atzo baino euri gutxiago egingo duen arren, gaur ere euria gogoz botako duela iragarri dute. Alerta laranja ezarri dute Euskal Herri osoan.


