(Bideoa) Urumea ibaia nahasia dabil goizetik
IRUTXULOKO HITZA Martutene eta Txomin Enea auzoetan egon da gaur goizean; horiek izaten baitira hiriko auzo kaltetuenak Urumea ibaiak gainezka egiten duen bakoitzean. Urumea ibaian ura bizi zetorren, eta abiadura handian. Martutene parean grabatutako bideoan ikus daitekeen itxura zuen ibaiak gaur goizean. Oraindik ere egoera nahasia du Urumeak, eta datozen orduak erabakigarriak izango direla ohartarazi dute.


