Urumean alarma maila ezarri du Babes Zibilak
Dagoeneko Okendotegi urez gainezka dago.
Babes Zibilak alarma maila ezarri duela ohartarazi du udalak. Urumearen maila igo egin da berriz ere, oraingoan 3,94 metrora arte, eta joerak berean jarraitzen duela azaldu dute. Dagoeneko, Okendotegi urez gainezka dago.
Egoera honetan, 13.30etan larrialdi edo krisi mahaia berriro bildu da. Bertan, bizilagunei ibilgailuak Garberara eramateko abisua bidaltzea erabaki dute. Horretarako, autobus zerbitzu berezi bat ezarri dute 14.30eatik aurrera, ordu erdiro.
Bestalde, elkarguneak ezarri dira Martutene eta Txomin Enean, Udaltzaingo eta Suhiltzaileen patruilak artatuta. Informazioaz gain, laguntza bereziren bat behar duten bizilagunek puntu hauetara edo Martutene, nahiz Loiolako zaharren egoitzara jo dezakete. Bertan, udaleko Gizarte Zerbitzuen laguntza jaso ahal izango dute.
Hurrengo orduetan Urumearen mailak gora egingo duela aurreikusten da.



