
Haur danborradako Sara Huegun jeneralak (Larramendi ikastetxea) eta Aimar Ezeiza Danbor Nagusiak (Ikasbide ikastola) 2.564 zenbakia atera zuten kutxa batetik.
Guztira, 3.011 herritarrek eman dute izena banderaren igoera eta jaitsiera Konstituzio plazako balkoitik ikusi ahal izateko zozketan
San Sebastian egunean banderaren igoera eta jaitsiera Konstituzio plazako balkoitik ikusteko aukerak ikusmina piztu du. Guztira 3.011 donostiarrek eman dute izena udalak egindako zozketan. Atzo arratsaldean egin zuten zozketa, udaletxeko Udalbatza aretoan. Haur danborradako Sara Huegun jeneralak (Larramendi ikastetxea) eta Aimar Ezeiza Danbor Nagusiak (Ikasbide ikastola) 2.564 zenbakia atera zuten kutxa batetik, eta hortik aurrerako zenbakiak hartuta osatu zuten ekitaldi bakoitzean balkoian tokia izango duten pertsonen zerrenda. Zerrenda hori gaur argitaratu
Donostia.org webgunean.
Gaur bertan, balkoian egotea egokitu zaien pertsona guztiei telefonoz deituko zaie, joateko asmoa daukaten baieztatzeko. Egun bakoitzean 33 herritarrek eta haiek aukeratutako laguntzaile banak izango dute balkoian egoteko aukera. Beraz, guztira 162 herritar dira.
Izena eman duten pertsona guztiak bi taldetan banatu dira, emakume edo gizon izatearen arabera, eta bi talde horietako bakoitza beste hiru taldetan, adin tartearen arabera (18-35 urtekoak, 36-65ekoak eta 66tik aurrerakoak). Aipatutako zenbakitik aurrera dauden lehenengo 33 pertsonek banderaren altxatze ekitaldira joateko aukera izango dute eta hurrengo 33ek banderaren jaiste ekitaldira. Bertaratuko direla telefonoz konfirmatzerakoan, egun berean gehienez ere bi aldiz deituko zaie, ordu ezberdinean, eta erantzun ezean galdu egingo dute balkoian egoteko tokia. Kasu horretan, zerrendako hurrengo dagoen pertsonari deituko zaio.