"Bertako euskarazko komunikabideak behar ditugu"
Euskal Herrian Euskaraz-ek Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan parte hartu du. Xabat Laborde, Amaiur Esnaola, Amaia Urzelai eta Ander Albisu izan dira Irutxuloko Hitzarekin. Bertako euskarazko komunikabideen garrantzia azpimarratu dute kideek.
Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke. Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.

