Arte eszenikoen jaialdia martxoaren 18tik 21era egingo dute.
Aurtengo dFeria badu kartela: Jon Mentxaka Castellano donostiarrak egin du. Egileak berak azaldu du eraikuntzaren gaiarekin bueltaka ari zela, hainbat agertoki eta emanalditako argazkiekin puzzle bat egitea otu zitzaiola. “Tetris” moduko zerbait atera zaiola azaldu du, “eraikuntza baten itxurakoa, erortzen ari diren argazki zatiez osatua”.