Leire Martinez: "Ohitura onak mantendu egin behar direla uste dugun horietakoak gara"
Txotx denboraldiari irekiera ofiziala emango diote Petritegi Sagardotegian.
Abilezia berezirik ez badute ere, sagarrondo bat landatu du La Oreja de Van Gogh musika taldeak Astigarragako Sagardoetxearen ondoan. Leire Martinez abeslariari utzi diote ardura bere taldekideek, abeslaria aitzurrarekin hobeto moldatuko delakoan. Kontua ez da La Orejakoak naturzaleak bihurtu direla, baizik eta Astigarragan Sagardo Berriaren Eguna ospatzen ari direla, eta Donostiako taldea izan dela egun berezirako hautatutako gonbidatua.
Hasteko, Astigarragako kultur etxean, komunikabide askoren aurrrean prentsaurrekoa egin dute politikari eta sagardogileek, eta Leire Martinez abeslariak ere hitz egin du: “Ohitura onak mantendu egin behar direla uste dugun horietakoak gara”. Ondoren, sagarrondoa landatu dute, eta geroxeago txotx denboraldiari irekiera ofiziala emango diote Petritegi Sagardotegian.


