
Eresbileko zuzendari Jon Bagues eta Juan Karlos Izagirre alkatea. (Argazkia: Donostiako Udala)
Aurten Raimundo Sarriegiren heriotzaren 100. urteurrena beteko da.
Eresbil Musikaren Euskal Artxiboak, Sarriegiren heriotzaren mendeurrena gogoratzeko,
webgune bat jarri du abian. Gaur aurkeztu dute Eresbileko kide Jon Baguesek eta Juan Karlos Izagirre alkateak.
Webgunean, hainbat material jaso dituzte. Horien artean, konpositorearen 95 partitura daude, baina baita 39 audio ere.
Grabaketa zaharrena 1924koa da, Columbia bandak grabatutakoa, eta Sekundino Esnaolak zuzendua.
Bestalde, Sarriegiren biografia idatzi du Jose Luis Ansorenak, obren katalogoa jaso dute eta hainbat erreferentzia bibliografiko bildu dituzte.
Gaurtik abian da webgunea.