
Iazko Añorgako jaietako irudia (Argazkia: Mikel Goñi)
Añorgatarrak lanerako gogoz daude eta lehen bilera egin ostean, dagoeneko erabaki dituzte 2013ko jaietarako datak. Hala, uztailaren 6tik 16ra ospatuko dituzte aurtengo jaiak, eta egun bakoitzak bere izena izango du: uztailak 6, Koadrilen Eguna; uztailak 7, Jubilatuen Eguna; uztailak 11, sorpresa jaialdia; uztailak 12, Orikiz Mozorro Festa; uztailak 13, Gaupasa Eguna; uztailak 14, AKKE eguna; uztailak 15,Umeen Eguna; uztailak 16, Karmen Eguna. Oraindik ere, ordea, kontu asko geratzen zaizkie lotzeko eta auzotar guztiei deia zabaldu diete berriro ere otsailaren 8ko bilera parte hartzeko, 20:00etan.
Lotuta duten kontuetako bat Desapiyua izenekoa da. Izan ere, Añorgako eta Parte Zaharreko pilotariek elkarren aurka bi lehia jokatuko dituzte. Uztailaren 15ean Parte Zaharrean jokatuko dute, eta uztailaren 21ean, berriz, Añorgan lehiatuko dira. Partidetarako giroa berotzen joateko
bideo bat osatu dute añorgatarrek.