Luisa Etxenike: "Kultura demokraziaren ardatza dela uste dut"
Idazle bezala eta ekimen kulturalen antolatzaile bezala omendu diote, besteak beste.
Luisa Etxenike idazlearentzat ohore bat izan da domina jasotzea. Esan du, berea ez ezik, antolatzen dituen ekimen kulturaletan parte hartzen dutenena ere badela domina.
Kulturak horrela dirauela bizirik gogoratu du eta ezinbestekoa dela hiria bizirik mantentzeko; “kultura demokraziaren ardatza dela uste dut”, esan du.
Besteak beste, emakumeen literaturan eta genero berdintasunean egindako lana ere azpimarratu dute.

