
Txotxongillo Taldeko Enkarni Genua.
Hiritar Merezimenduaren Domina jaso duten pertsonei buruzko bideo dotorea osatu du udalak. Ekitaldiari ikus-entzunezko horren proiekzioarekin eman diote hasiera, dominak banatu aurretik. Udalbatzarren aretoan bildutako jendea adi-adi egon da, isilik, saridunen ibilbideari buruzko bideoa entzuten. Jaime Caballero igerilaria, Luisa Etxenike idazlea, Donostia Ospitaleko Neonatologia unitatea, Txillardegi eta Txotxongillo Taldea dira saritu dituztenak, eta bideoan oso ondo laburtu dute hauek urtetan egindako merituak.