Polizia gazteak atxilotzera etorriko zelakoan ziren
Ezkutatuan egon diren Oarsoaldeko hiru gazteak bihurtu dira manifestazioko protagonistak. Bulebarreko kioskoan eskerrak eman dizkiete euren etxeko atea ireki dieten guztiei eta Donostiara hurbildutako guztiei. Momentu hunkigarriak bizitu dituzte, senitartekoen eta lagunen besarkaden artean. Segiko kide izatea egotzita atxilotuak izateko arriskuan zeudela jakin bazekiten, eta polizia euren bila edozein momentutan ager zitekeela. Ezkutatuak egon diren hiru gazteez gain, laugarren bat ere egon da manifestazioan, Aitor Franco, eta lauak elkarrekin izan dira protestaren amaieran.



