
Haurren ikusmina piztu dute zaldiek.
Antiguan itsasbeheraren zain egon dira, jaien barruan antolatutako jarduera ikusgarrienetako bat ikusi ahal izateko. Sansebastianetan Ondarretako hondartzan egin ohi duten zaldi lasterketa 12:00etan hastekoa zen, baina marea jaitsi arte itxaron behar izan dute. Zaldiak Tenis inguruan egon dira zain, hondartzara jaisteko prest. Azkenean, lasterketa arrakastaz egin dute berriro.