(Bideoa) Kirol mundura joan da berriro
Donostiako Klasikoak jaso du Urrezko Danborra, baina Realaren azken garaipenak umorerako aukera ere eman du sari banaketa ekitaldian.
Juan Karlos Izagirre alkateak umorez aipatu du Realaren azken garaipena. Bartzelonari 3-2 irabazi izanak ere Urrezko Danborra merezi duela esan omen diote kalean, baina “Realak pixka bat itxaron beharko duela” esan du Izagirrek, aurtengoa Donostiako Klasikoarentzako baita.
Sari banaketa ekitaldian, Donostiako Klasikoak txirrindularitzari egindako ekarpen oparoa azpimarratzeko eta urtetako lana omentzeko bideo bat jarri dute, txirrindularitzako aurpegi ezagun askoren testigantzak bilduz; Marino Lejarreta eta Miguel Indurain, besteak beste.