Danborrari gazteek ere ez diote beldur euriari
Donostia Festakek zalantzak argitu ditu goizean Twitterren: Haur Danborrada egingo dute, Helduen Danborradak kalez kale ibili diren bezala.
Euskal Billerako haurrak Gaztelubide elkartetik atera dira euria geratu denean, eta Santa Maria elizara abiatu dira bertan jotzeko prest.
Gainontzeko haur danborradak ere ikusi dira, danborrada egingo dela erabaki dutenetik. Alderdi Ederrera bidean joan dira asko.
Orixe ikastolako haurrak ere eliza aurrean jarri dira.

