(Bideoa) 'Donostiako hiru damatxo' abestuz eman diote hasiera Haur Danborradari
Haur eta gazte guztiak udaletxeko balkoira adi-adi zeuden eguerdiko 12:00ak pasatxo zirenean, eta azkenean iritsi da unea. Donostiako hiru damatxo abestuz animatu dira Alderdi Ederren bildutako milaka haur. Euriari aurre eginez, ozen jo dituzte beren danborrak.

