Euskal presoen aldeko aldarria ez da falta izan
Aldarrikapenei tartea egiteko baliatu dute Konstituzio plaza, ohi bezala. Herrira mugimenduaren baloi urdinak eta banderolak ikusi dira, presoen sakabanaketa salatzeko. Era berean, balkoi batetik, indar handiko argi bat proiektatu dute plazan -irudian-, Euskal Presoak Euskal Herrira ikurrarekin. Bestalde, errausketaren aurkako leloak ere entzun dira; eta, nola ez, jendea Reala, Reala oihukatzen ibili da, txuri urdinek Bartzelonaren aurka lortutako garaipena gogoan.
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
(Argazkia: Nerea Lizarralde)
(Argazkia: Nerea Lizarralde)

