Azken minutuei etekina atera diete donostiarrek
Konstituzio plaza lepo, San Sebastian eguna amaitzeko minutu gutxi falta direnean. Urtero errepikatu ohi den irudia da, eta aurten ez da desberdina izan. Union Artesanako danborradak eta festazaleek gozatu dute, danbor hotsen artean. Union Artesanako danbor nagusi Josean Ibirikuk zuzendu du ekitaldia.