Iñigo Urkullu lehendakaria gonbidatu dute, festa bertatik bertara ikus dezan
Udaletxean harrera egin dio Juan Karlos Izagirre alkateak Iñigo Urkullu lehendakariari.
Udaleko bandak ere doinu bidez jaso du. Ohi den bezala, lehendakaria gonbidatuta zegoen festara, eta ez du galdu nahi izan. Haur Danborrada bertatik bertara ikusteko bertaratu da udaletxera.
Hain zuzen ere, Easo Ederra, danbor nagusi eta jeneralarekin argazkia atera du.

