Iazko lasterketako irudia. (Argazkia: Fly Group)
Nazioarteko atleta onenen erakustaldiaren lekuko izango da Donostiako hipodromoa datorren igandean. Izan ere, Donostiako 58. Nazioartkeo Krosa egongo da jokoan, 12:50ean. Antolatzaileek gaur egin dute aurkezpena eta honako lasterkariak egongo direla baieztatu dute: Eritreako Teklemarian Medhin, Ugandako Thomas Ayeko, Eritreako Amanuel Mesel, Etiopiako Baisa Moleta izango direla ziurtatu dute, besteak beste, baita Sergio Sanchez, Antonio Jimenez eta Ivan Fernandez ere. Emakumezkoei dagokienean, berriz, Etiopiako Sofia Assefa, Keniako Milcah Chemos eta Diana Martin izango dira, esaterako. Gizonezkoetan, Medhin eta Ayekoren arteko lehia bizia espero dute lehen postua lortzeko.
Lasterketa nagusiaz gain, 10:50ean, junior, jubenil, alebin eta benjamin mailako korrikalarien txanda izango da.