'Talde osoa hemen dago' filma, Nosferatu zinema zikloan
Aurten Nosferatu zinema zikloak Estatu Batuetako zinema musikala berrikusteko aukera emango da Antzoki Zaharrean.
Horrela, historian zehar hainbat gorabehera izan dituen genero baten errepasoa egingo da. Genero hau sarritan gutxietsia izan delarik, zikloaren helburuen artean dago gozamena eta gogoeta uztartzen dituen begirada bat eskaintzea, izenburu ezagunak eta ezezagunagoak nahastuz. Baina, bestalde, ikusle gazteek zinema-ikuskizun hau lehen aldiz ikusi ahal izango dute pantaila handian, bertsio digitalean zaharberritutako kopiak tartean direla.
Gaur, asteazkena, Talde osoa hemen dago (The Gang’s All Here) eskainiko da, Busby Berkeley-k zuzendutakoa. Euskaraz idatzitako azpitituluak izango ditu, eta 20:00etan hasiko da.
Andy Mason itxura oneko soldadu bat da. Armadaren baimen batean Eadie Allen ezagutuko du, New York-eko klub bateko korista. Berarekin maiteminduko da, nahiz eta Andy ezkontzeko hitzemanda egon. Azkenean, gerra tokitik kondekorazioa duela bueltatuko da Andy, eta, ospatzeko, bere aitak festa bat antolatuko du. Kasualitatez, gonbidatuen artean Eadieren konpainia dago…

