Txillardegi, Karmele Esnal eta Josu Arenaza omenduko ditu etzi Euskaltzaindiak
Euskaltzaindiak 2012. urtean hil diren euskaltzainen omenezko ekitaldia egingo du ostiralean, 12:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundian. Jose Luis Enparantza Txillardegi, Karmele Esnal eta Josu Arenazari egingo diete ohore bertan. Louis Davant, Joxe Austin Arrieta, Miren Azkarate eta Xabier Kintana euskaltzainek hartuko dute parte omenaldian.