Udalak 88 etxebizitza zozkatuko ditu Morlans eta Lardialden
webgunean. Azaldu dutenez, interesa duten eta dagoeneko Etxegintzako zerrendatan dauden pertsonek ez dute ezer egin beharko zozketan parte hartzeko. Jakinarazi dute, bestalde, kupoa elkarbizitza unitatea osatzen duen jende kopurua aldatu badute edota errenta aitorpena lurraldetik kanpo egiten dutenek ordea, komunikatu egin beharko dutela informazio hori.
Bihartik aurrera izen ematea irekiko dute; erosteko edo alokatzeko aukera izango dute interesdunek.
Babes Ofizialeko 88 etxebizitza zozkatuko ditu udalak, Morlans eta Lardialden. Guztira, Morlansen alokairuzko 64 etxebizitza eta Lardialden azalera eskubideko 24 izango dira. Etxebizitza zinegotzi Ricardo Burutaranek jakinarazi duenez, Lardialdeko etxebizitzen prezioa 106.000 eta 135.000 euro artekoa da eta Morlanseko alokairua errentaren arabera ordainduko da.
Bihartik aurrera, zozketaren oinarriak argitaratuko dituzte eta eskaerak otsailaren 8ra bitartean egin ahal izango dira. Behin-behineko zerrendak hilabete horretako 22an argitaratuko ditu udalak eta erreklamazioak egiteko aukera otsailaren 25etik martxoaren 11ra izango dute interesdunek. Azaldu dutenez, hauek, 26rako argituko dituzte eta ondoren, apirilaren 8ra arte, behin-betiko zerrendak onartzeko epea irekiko dute. Azkenik, zozketa apirilaren 11an egingo dute.
Izen ematea, webgunean
Etxebizitza Eskatzaileen Udal Erregistroan telematikoki eman daiteke izena Donostiako Udaleko