Donostia eta Orio lotuko dituen kostaldeko ibilbidearen proiektuak abiada hartu du
Donostia eta Orio lotuko dituen kostaldeko ibilbidearen proiektua abian jartzeko hainbat konpromiso hartu ditu gaur tokiko gobernuak. Ibilbideak 13.650 metroko luzera izango du eta itsasertzetik distantzia txikira eta paraleloan joango da. Ibilbidearen kostua 4 milioi eurokoa izango dela aurreikusten da, eta Ingurumen Ministerioa egingo da kargu.
Donostiako Udalak hiru konpromiso hartu ditu: bere jabetzakoak diren hainbat lur utziko dizkio Ingurumen Ministerioari, ibilbidea egokitzen has dadin. Udala, bestetik, ibilbidearen mantentzeaz arduratuko da, behin eginda dagonean. Azkenik, aitortzen da obrak lizentzien tasetatik salbuetsita geratzen direla.
Tokiko Gobernuak egoki iritzi dio Igeldoko Herri Batzarra informatzeari, haren bitartez jabego pribatukoak diren lurren lagapenak eta baimenak erraztu daitezkeelako.
Ricardo Burutaran Hirigintza zinegotziak balorazio positiboa egin du proiektu honen onarpenaz, Ingurumen Ministerioak obrak has ditzakeela esan nahi baitu: “Legegintzaldi hasieratik proiektu honen atzetik ibili gara, oso proiektu erakargarria iruditzen zaigulako. Gure garapen ereduarekin bat dator, gainera, afekzio txikiak izango dituelako. Bestalde, akordioa Donostiako Udalarentzat bikaina da, garai hauetan ez delako erraza horrelako inbertsioak hirira ekartzea”.