Gizon bat hilda aurkitu dute Antiguan, bere etxean
Gizon bat hilda aurkitu dute bere etxean, Benta Berrin; Antigua auzoko Bertsolari Xalbador kalean, hain justu. Zendutakoaren lagunek aspaldi ez zuten gizonaren berri, eta bart abisua eman zieten larrialdi zerbitzuei. Ertzaintza, Gurutze Gorria eta suhiltzaileak lekura bertaratu ziren, eta gizona hilda aurkitu zuten bere etxean. Epaitegiak gorpua eramateko agindua eman zuen.