
Elustondoren gola ospatzen. (Argazkia: Realsociedad.com)
Banako emaitzarekin bukatu da Celta eta Realaren arteko partida. Gorka Elustondok egin du Realarentzako gola, baina ez da nahikoa izan eta puntu bakarra lortu dute txuri-urdinek.
Orokorrean ongi jokatu du Realak. Lehen zatian baloiaren nabarmen agindu dute, baina ez dituzte izandako gol aukerak aprobetxatu eta gol bat jasota joan dira atsedenaldira. Krohn Delhik sartu du Celtaren aldeko gola 32. minutuan. Bigarren zatia hasi bezain laster gizon bat gutxiagorekin geratu da Celta, eta Realak ez du aukerarik galdu. Gorka Elustondok sartu du Realaren aldeko gola 14. minutuan. Baina, ezinean aritu da Reala bigarren zatian, nahi eta ezinean. Azkenik, beraz, banako emaitzarekin bukatu da partida. Puntu garrantzitsua izan da Celtarentzat, baina Reala puntu gazi-gozo bakarrarekin bueltatuko da etxera.