Azken segundoan galdu du Lagun Arok (79-77)
Lagun Aro Gipuzkoa Basketek beste porrot bat jaso du Madrilen, Estudiantesen aurka (79-77). Donostiarrek azken segundoan galdu dute, Nogueirak denbora agortzear zegoenean lortutako biko saskiratze baten ondorioz. Partida berdindua izan da eta, Sito Alonsoren jokalariek txukun jokatu arren, ezin izan dute garaipena eskuratu. Atsedenaldira berdinketarekin joan dira (39-39).
Partidako jokalari onena Estudianteseko Carl English izan da, 31 punturekin. Lagun Aroko onenak Woods eta Doblas izan dira, 20 eta 13 punturekin, hurrenez hurren.
Porrotaren ostean, donostiarrak azkenak dira sailkapenean, hiru garaipenekin. Azkenaurrekoa Manresa da, lau garaipenekin, eta jaitsiera postutik kanpo dagoen Fuenlabrada da hurrengoa, sei garaipenekin. Horrenbestez, Lagun Arok hiru garaipenera du ACB Ligan mantentzeko aukera emango liokeen postua.


