Martin Fröst klarinete-jotzailea, Kursaal Auditorioan
Urrutiko urdin, urrutiko Finlandia izenburupean, Euskadiko Orkestra Sinfonikoa bere Abonu Denboraldiko zazpigarren programan murgilduta dabil egunotan. Gaur astelehena, 20:00etan Kursaal Auditorioan Ari Rasilainen finlandiarrak zuzenduta, Martin Fröst klarinete-jotzaile suediarra ariko da bakarlari lanetan.
Emanaldiaren beste osagarrietako bat Mauricio Soteloren Urrutiko urdin obraren erabateko estreinaldia izango da.

