Herri Ametsa ikastolako haurrak. (Argazkia: Herri Ametsa)
1.800 gurasok egin behar dute haien haurren matrikula, otsailaren 8a bitartean.
Udaleko Euskara Zerbitzuak jakinarazi du, urtez-urte D ereduaren hautuak gora egin duela Donostian. Hain zuzen ere, 2012-2013 ikasturtean, hamar haurretik zortzi ari dira eredu honetan ikasten.
Euskara ordezkari Nerea Txapartegik haurten ere haurrak eredu honetan matrikulatzera deitu du, izan ere
gogorarazi du, eredu hau dela Donostian elebitasunik orekatuena bermatzen duena; “Donostiarren egoera soziolinguistikoa kontuan harturik, egin diren ikerketek eta orain arteko esperientziak erakutsi baitigutek D ereduak bermatzen duela elebitasunik orekatuen”, esan du.
Aurten, 1.800 gurasok egin behar dute haien haurren matrikula hirian, eta Euskara Zerbitzuak, mezu hori helarazi die familiei; hala nola, elebitasuna bermatzeko aukera onena dena D eredua. Matrikulazio epea, otsailaren 8an itxiko dute.
Donostian oro har 18 ikastetxe publiko eta 26 pribatu daude, eta azaldu dutenez, guztietan nabarmen egin du gora D ereduak azken urteetan. Esaterako, 2000-2001 ikasturtean D ereduaren aldeko apustua, familien %50,2ak egin zuen, eta iaz ordea, %79,1ak.