Bi pertsona atxilotu dituzte Amara Berrin, supermerkatu batean lapurreta egiten saiatzeagatik
Paretan zulo bat eginda sartu behar ziren barrura.
Amara Berrin, Jose Maria Salaberria kaleko BM supermerkatuan lapurreta egiten saiatu dira asteburuan. Paretan zulo bat eginda (Butron metodoa) egin behar zuten lapurreta. Eraikineko kontagailu gelan sartzea sortu zuten bi lapurrek, eta bertan egin zuten zuloa. Zuloa eginda zuten, baina ustekabean supermerkatuko alarmaren kable bat puskatu eta alarmak jo egin zuen. Ihes egiten saiatu ziren, baina poliziak atxilotu egin zituen. Bi pertsona atxilotu dituzte, eta polizia gertatutakoa ikertzen ari da, lapurretan pertsona gehiagok parte hartu zuten argitzeko.

