'Egunero bokata berria' kanpaina aurkeztu dute
Askari osasungarri baten aldeko apustua egin du berriro ere Pastelak taldeak, eta bigarren urtez, Egunero bokata berria kanpaina aurkeztu dute Koldo Mitxelena kulturunean.
Unbocatacadadia.com webgunea dago eskura.
Aurten gainera, Donostiako ikastetxeetan ez ezik, Gipuzkoako beste hainbat herritan ere landuko dute proiektua: Andoain, Lasarte, Bergara, Irun, eta Errenterian, adibidez.
Egunero bokata berria kanpainaren bidez jakin dute hiru eskola umetatik batek bakarrik egiten duela askari egokia. Ogiarekin egindako ogitartekoa, fruta eta esnekiren bat egon beharko luke askari osasungarri batean. Proiektua landu duten ikastetxeetako datuak aztertuz ohartu dira, gainera, haur gehienak litsarkeriak edo elikagai industrialak jaten dituztela askarian. Arantxa Lopez-Ocaña medikuaren arabera, “askariari oraindik ez zaio behar adinako garrantziarik ematen, baina badu. Kontuan izan behar dugu bazkaritik afarira arte ordu asko daudela, eta umeek energia asko kontsumitzen duten garaia dela gainera, beraz, askari egoki bat ezinbestekoa da”.
Egunero bokata berria kanpainaren bidez, iaz zortzi mila ogitarteko banatu zituzten Donostiako hainbat ikastetxetan. Hiru eta hamabi urte bitarteko haurrei banatu zitzaien ogitartekoa. Gainera, hainbat gizarte elkartek hala eskatuta, kirol elkarteetara eta kaleko parkeetara ere zabaldu zuten iaz kanpaina, oso harrera ona eta izugarrizko arrakasta izan zuelako.
Dena den, Arantxa Lopez-Ocaña medikuaren arabera, “kanpaina honen bidez jateko ohitura onak barneratu nahi dizkiegu haurrei, baina umeek ikusten dutena ikasten dute, eta gurasoek ere barneratu behar dituzte ohitura onak”.
Aurtengo kanpainako lehen askaria otsailaren 4an banatuko dute Donostiako El Carmelo ikastetxean. Baina, elikadura aholkuak, askari egokietarako gomendioak edo Egunero bokata berria kanpainaren inguruko berriak eta bitxikeriak jakiteko,