Elkarteek diru laguntzak eskatzeko prozedura erraztu du udalak
Aurkeztu beharreko inprimaki kopurua erdira jaitsi dute eta horiek betetzeko ikastaroak ematen ari dira.
Elkarteei bideratutako diru laguntzen deialdia irekita dago jada, aurten gainera inoiz baino lehenago.
Partaidetzako zinegotzi Axier Jakak azaldu du, aurten 1.365.511 euroko partida bideratu dutela elkarteen proiektuak laguntzeko.
Berritasunen artean, hiritar eta elkarteei eskariaren prozedura erraztu nahi izan dietela dago. Hori dela eta, bete beharreko inprimaki kopurua 21etik 11ra jaitsi dute.
Gainera, elkarteei inprimakiak betetzen ikasteko ikastaroak ematen hasi dira. Jakak azaldu duenez, lehenengo saioan 60 elkartetako kideak azaldu ziren.
Azkenik, Jakak azaldu du, proiektuak aukeratzeko orduan irizpideak findu dituztela; “ez dugu ahaztu behar diru publikoko laguntzak direla eta beraz, interes orokorreko proiektuak izan behar dutela”, esan du.


