Giza Eskubideen Zinemaldiko Gazte Epaimahaian izena emateko epea ireki dute
webgunean bertan egin behar da. Zinemaldiak XI. edizioa ospatuko du apirilaren 19tik 26ra, eta interesa duen 18 eta 30 urte bitarteko edozein gaztek eman dezake izena.
Iaz, 122 gaztek hartu zuten parte epaimahaian eta haien erabakia izan zen Paul Ijurkoren Los monstruos no existen (2012) film laburra saritzea. Izan ere, Gazte Epaimahaiak, Film Labur Onenari Saria erabakitzen dute.
Aukera askeko kredituak
Gainera, egindako jarduerak eta honi dagozkion orduak zehazten dituen ziurtagiria luzatuko du antolakuntzak, hala nola, EHUn edo Deusto Unibertsitatean aukera askeko kredituak balioztatzeko. Baina, jakinarazi dute, kreditu horiek ez dutela balioko EHUko Graduren bat egiten ari diren horientzako.
Hala ere, Gazte Epaimahaian parte hartzen duten horiek, gainontzeko emanaldi eta jarduera guztietarako doako sarrerak izango dituzte.
Epaimahaia, 18 eta 30 urte bitarteko gazteez osatuko da eta haien ardura izango da Film Labur Onenari Saria ematea.
Giza Eskubideen Zinemaldian Gazte Epaimahaian parte hartzeko izen ematea ireki dute. Epea martxoaren 17ra bitartekoa da eta izena