Ibero: "Egia esan, hunkigarria izan da; oso eskertuta nago, benetan"
Argia webguneko Beste Ni blogean. Bertan, bere kasua nolakoa izan den, eta espetxeratze agindua jaso duenetik bizitakoak kontantu ditu.
“Ni Ekaitz Ibero naiz. 25 urte ditut eta autobus bat erre izana egotzita otsailaren 4an, beranduenez, kartzelara aurkezteko agindu didate”. Honela hasi du bere testigantza Ibero donostiarrak. Bertan, atxilotu zutenean bizitakoak kontatzen ditu; “lau egun inkomunikatuta pasa nituen, oso gogorra izan zen. Torturatu egin ninduten eta une oro gutxiesten ninduten”, idatzi du.
Baita, amaren gaixotasunaren berri jakin zuen une gogorrak ere; “espetxean izan nuen amaren gaixotasunaren berri, eta hori oso gogorra izan zen. Kristaletik nabaritzen nuen ez zegoela ondo”, dio.
Aste bete barru, beranduenez, kartzelan bere burua aurkeztu beharko du Iberok; “gaur urtarrilaren 28a da, astelehena. Datorren astelehenean, beranduenez, kartzelara aurkezteko agindu didate. Indartsu nago, zalantzarik gabe, motxila pisutxua da, baina, azken finean, bizitzako beste fase batera noa eta burua horretara egin behar dudala badakit”, azaldu du.
Hala ere, prozesu guzti honetan, jendearengatik jasotako babesa azpimarratu du; “baina jendeak animo asko eman dit. Kalean geratzen nau jendeak animoak eta besarkada bat emateko. Ezagutzen ez nauen jende asko ere nor naizen jakitean berehala etortzen zait babesa ematera. Mugikorrean lagun eta ezagunen mezuak jasotzen ditut, baita sare sozialetan ere”, kontatu du.
Bukatzeko, jasotako babesak emandako indarraz aritu da: “egia esan, hunkigarria izan da; oso eskertuta nago, benetan. Herri bat atzean dugula sentitzen dut eta horrek indar handia eman dit”, idatzi du eta urtarrilaren 19an Eleakek deitutako manifestazioan jasotako babesaz.
Atxiloketa, kartzela, epaiketa eta bitartean bizitakoak kontatu ditu Ibero donostiarrak.
Ekaitz Iberok, kartzelaratzeko aste bete falta zaiola, lehen pertsonan testigantza idatzi du