Kale argiztapena. (Argazkia: Mikel Goñi)
Tarifen eta BEZaren igoerari aurre egiteko, kontsumoa murriztu behar izan dute.
Udal gobernuak jakinarazi duenez, 2012an kaleko argien gastua %3 jaitsi da. Hau, argindarraren tarifak eta BEZa igo arren lortu dela jakinarazi dute. Hain zuzen ere, iaz argindarraren tarifak %12 igo ziren eta BEZa %18tik %21era.
Guztira, 2.378.148 eurokoa izan da gastua. Bestalde, 2009tik 2012ra fakturako kontzeptuen igoera bataz beste %42 izan den arren, fakturaren zenbateko osoa %0,55 jaitsi dela azaldu dute. Azaldu dutenez, argindar kontsumoa murriztu izan ez balitz, 2012an 3,3 milioi euroko kostua izango lukeela uste dute.
Beraz, udal gobernuaren esanetan, milioi bat euro inguru aurreztea lortu dute. Hau aurrezteko, gastua murriztu behar izan dute, besteak beste, mantentze lanak egiteko garaian hainbat farola, ekipo eta lanpara kendu eta errendimendu handiagokoak jarri dituzte.