Martuteneko futbol zelaia. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Guztira 150.000 euroko kostua izango du.
Udal talde guztiak ados jarri dira Martuteneko futbol zelaia konpontzeko erabakia hartzean. Izan ere, egoera txarrean zegoen aspalditik. PPko zinegotzi Ramon Gomezek azaldu duenez, proposamena PPk aurkeztu zuen, eta gaur onartu dute.
Belar artifizialaren aldaketa da egin beharreko konponketa eta 150.000 euroko kostua izango du. Lana uztailaren 31 aurretik bukatzeko konpromisoa hartu du udal gobernuak.
Aurreikusita dago, auzoaren berrikuntzekin, hemendik bost urtera, zelaia lekuz aldatzea. Bitartean ordea, egoera onean egotea garrantzitsua dela uste du Gomezek; “izan ere, hirian gehien erabiltzen den futbol zelaietako bat da”, esan du.