Denboraleak atzo utzitako olatuak. (Argazkia: Nagore Koch)
Gizonak 60 urte ditu eta ospitalera eraman dute.
Udal gobernuak jakinarazi duenez, 13:00ak inguruan, olatu batek, Pasealeku Berria eta Aldamar kalearen artean gizon bat lurrera bota du.
Istripua, harresitik gertuen dauden eskaileretako goiko partean gertatu dela jakinarazi dute. Bertan zegoen 60 urte inguruko gizona, anbulantzian ospitalera eraman dute.