Anjel Lertxundi eta Antton Valverde, San Telmo Museoan
Xabier Lizardi, Esteban Urkiaga Lauaxeta eta Xabier Leteren poesien errezitaldi musikatua eskainiko dute Anjel Lertxundi eta Antton Valverdek gaur, asteazkena, San Telmo Museoko ekitaldi aretoan.
3Lak (Lizardi, Lauaxeta, Lete) ikuskizunaren lehen emanaldia izango da Gipuzkoan, eta Badu, Bada: euskara mundu eleanitzean euskararen inguruko erakusketaren baitan antolatu da.
Ikuskizuna euskaraz izango da, 19:00etan hasiko da, eta sarrerak hiru euro balioko du.

