"Helburu berbera daukagu: euskara sustatzea"
Irrintzi AEK euskaltegiak Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan parte hartu du. Tamara Ferrari eta Xabier Artola Malangre euskara irakasleek Irutxuloko Hitzak eta Irrintzik helburu berbera daukatela adierazi dute; biek ala biek euskara sustatu nahi dutela. Aurtengo Korrikaren leloa ekarri dute gogora: Eman euskara elkarri. Korrikaren leloaren alde, eta Irutxuloko Hitzaren ‘Bultza Hitza!’ leloaren alde ere lan egingo dutela azaldu dute.

