"Irutxuloko Hitza laguntzaile oso ona izan dugu beti"
Donostia Kantuz ekimenak Irutxuloko Hitzaren aldeko kanpainan parte hartu du. Haien jarraitzaileei eskatu die euskarazko astekariari laguntza emateko. Donostia Kantuz ekimenak hamar urte beteko ditu aurten, eta argitalpen honek emandako laguntza eskertu du. Bideoan, Mikel Etxebeste, Itziar Zamora eta Joxerra Beloki kideak ageri dira.
Zu ere Irutxuloko Hitzaren harpidedun edo sustatzaile izan zaitezke. Urtean 77 euroren truke, Irutxuloko Hitza astekaria etxera bidaliko dizugu eta hainbat zozketatan parte hartzeko aukera izango duzu. Irutxulo.hitza.eus webgunearen bidez jarraitzen bagaituzu, izan zaitez sustatzaile. Urtean 30 euroren truke gure proiektua sustatuko duzu, eta hainbat opari eta sarrera eskuratzeko aukera izango duzu.

