Dantzaz konpainiak maiatzaren 18an estreinatuko du 'Kameleoia' ikuskizuna
Itzik Galiliren ‘Things I Told Nobody’ koreografiaren entsegu bat egin dute hedabideen aurrean.
Dantzaz konpainia lan eta lan ari da. Ikuskizun berri bat, Kameleoia obra, entseatzen ari da Artelekun. Bi koreograforekin ari da lanean. Jacek Przybylowicz poloniarrarekin Few Brief Sequences pieza landu zuten joan den azaroan. Ikuskizuna osatzen duten beste bi piezak, Chameleon eta Things I Told Nobody, Itzik Galili israeldarrarenak dira. Haren laguntzaile Leonardo Centirekin entseatu dituzte bi piezak Dantzaz konpainiako gazteek. Gaur Things I told Nobody piezaren entsegu bat aurkeztu dute kazetari eta argazkilarientzako. Hiru astez entseatu dute pieza hau Artelekun. Przybylowiczen koreografia ere aurkeztu zuten prentsarentzako. Chameleon pieza ere prest dute, baina estreinaldirako sorpresaren bat utzi nahi dute konpainiako arduradunek.
Koreografoak maiatzan itzuliko dira ikuskizunaren azken entseguak zuzentzera. Bitartean Artelekun jarraituko dute entseatzen. Ikuskizun berria prestatzeaz gain, Artean ikuskizunaren aurkezpen birarekin jarraituko dute dantzariek.
Estreinaldi eguna maiatzaren 18a izango da, eta Viktoria Eugenia Antzokian aurkeztuko dute.
Erlazionatutako edukiaDantzaz konpainia ikuskizun berri bat prestatzen hasi da