Juan Karlos Izagirre: "Martutene eta Txomin Eneako uholdeen arazoa herritar guztiena da; lehentasuna du"
Urumeako ibarrean urtarrilaren 15ean eta 16an jasando euritea eta ibaiaren egoeraren harira, udalaren kudeaketa baloratzeko, Juan Karlos Izagirre alkateak hitz egin du udalbatzarrean. Hiriarentzat Urumean egin beharreko lanek lehentasuna dutela nabarmendu du. “Martutene eta Txomin Eneako uholdeen arazoa herritar guztiena da; lehentasuna du”, berretsi du.
Egun horietan uholdeak saihesteko mikro planak funtzionatu zuela jakinarazi du, eta bizilagunek emandako laguntza eskertu du. “Auzotarren erantzun bikainari esker funtzionatu du”, adierazi du, eta krisi mahaian bizilagunak lehen aldiz ordezkatuak izan zirela ekarri du gogora, informazioa zuzenean eta bertatik bertara izan zezaten.
Era berean, hobetzeko gauza asko daudela onartu du, eta bide horretan lanean ari direla aurreratu du. “Añarbe mahaian ordezkatua egotea garrantzitsua dela uste dugu, udalak ere hobetu behar du prebentzio lana eta Iberdrolaren dorreari irtenbide bat bilatu behar diogu”, azaldu du, beste hobekuntzen artean.