Inauteriak eta XIX. mendeko azoka izango dira otsaileko mugarriak
Inauterietako kartela Iñigo Beldarrainek egin du, inauteriak eta hiriaren erretzea uztartuz.
1813ko bigarren mendeurrena gogoratzeko, urteko bigarren mugarria aurkeztu dute gaur. Ekimen nagusiak Inauteriak eta XIX. mendeko azoka izango dira. Bestalde, 70 kartel proposamenen artean, Iñigo Beldarrainek egindako eta irabazitako inauterietarako kartela aurkeztu dute.
Merkatua, otsailaren 9 eta 10ean egingo dute, Bulebarrean, San Juan kalean eta Zuloaga plazan. Guztira 100 postutik gora jarriko dituzte.
Inauteriekin batuz, Momo Jainkoa inguratuko da azokara larunbatean 12:45ean. Trinitate plazan bestalde, 20:00etan, sokamuturra egingo dute, 16 urtetik gorakoentzat.
Gainera, kale antzerkiak, parodiak, txotxongiloak eta musika izango dira egun osoan zehar. Juan Karlos Izagirre alkateak, garaiko jantziekin gerturatzeko deia luzatu die herritarrei.
Organoa eta zinema
Otsailak 3, igandean, Koruko Amaren Basilikan “Lagunarteko Musika” zikloaren baitan, basilikako Cavaille-Coll organiaren 150. urteurrena dela eta.
Betalde, San Telmo Museoan Napoleonen garaiko gerren eta zinemaren inguruko bi proiekzio eta solasaldi egingo dituzte. Hilaren 15ean La espia de Castilla botako dute, eta 22an Bruc la llegenda filma.
Azkenean “La sociedad donostiarra, 1813-2013” ikerlana aurkeztuko dute 27an. Lana, Jose Antonio Azpiazurena da.


